XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zazpigarrena, Maria, izan zan, Naparroako Leitzera ezkondu ta orain denbora gutxi dala bertan il dana.

Eta Antonio Zavalak, liburuaren egileak, erasten duen oharraren arabera: 1877ko urriaren 25ean Asteasun jaio, eta 1963ko otsailean Leitzan hila zen Maria.

Honatx heriotzako oroigarriaren kopia.

Leitzan Maria Silvana deitzen omen zioten denek.

Asteasutik etorri 1913an eta, lehendabizi urte betean edo, Joangonen bizi izan omen zen, gaurregun Astizen Zurgintegi denekoan;

hantxe jaioko zitzaion mundura laugarren haurra, Avelina, urte bereko San Fermin egunean.

Baina, urte baterako Zabalonetxikira pasako zen familia, eta han jaioko zitzaizkion gainerako seme alaba guziak.

Hona nola ageri diren 1921eko udal erroldan:


Rodriguez Silva José, 1873, Hermisende,
Elicegui Bengoechea María, 1877, Asteasu
Rodriguez Elicegui Miguel, 1908, Asteasu
Rodriguez Elicegui Pedro, 1909, Asteasu
Rodriguez Elicegui Antonio, 1911, Asteasu
Rodriguez Elicegui Avelina, 1913, Leiza
Rodriguez Elicegui José, 1914, Leiza
Rodriguez Elicegui Pedro, 1917, Leiza
Rodriguez Elicegui Antonia, 1918, Leiza

Geroztik hantxe biziko zen Maria, Zabalonetxikin, hil zen arte guzian, bere senar eta seme alabekin.

Hala esaten zidan aurreko zerrenda horretan azkena ageri den Mariaren alabarik gazteenak, Anttoni Silvanak, larogei urtetara doala:

Pena aundie nun nik etxe ure utzi bearra, nere seme alaba guzik antxe yayoak zien, zarrena ezik.

Joxemari Lekunberrin yayoa da.

Ama an ille, ni neone an yayoa, ta nere famili guzie re bai; ta beti antxe oittuk, eta pena ikaragarrie izandu nun nik etxe ure uztea; gañea, auzoakin de, oso ongi moldatzen baiginñen; ze giron ederra izaten giñun guk an...

Kontuak hola, 1914tik 1965era bitartean Silvanak bizitu ziren Zabalonetxikin. Ez da herritzeko, beraz, gaurregun oraindik jende askok Silvan etxea deitzea.

Baina, kontuok denak, inork baino hobeki Mikoneko Joanjoxek kontatuko dizkizu, amaren aldetik izeba propioa baitzuen Maria Silvana.

Hemendik aurrera, beraz, besterik esaten ez den bitartean, Mikoneko Joanjoxeren ahotan izanen duzu hitza:

PELLO ERROTAREN ALABA: MARIA SILVANA

Marian gizona, Jose Silva, Zamorakoa zen 2 Goian ikusia dukezunez: Heremisende herrikoa.

Ure Asteasure etorri zen: minero, ta yarri zen apopilo nere aman yaiotetxen 3 Asteasun, Ondartza izeneko baserrian.

Nere aman yaiotetxe ori zen, Pello Errotan alabana, ta Maria ori zen aren aizpe.

Etxe artan alkar ezagutu zuten Maria ta Joxe orrek, eta baita ezkondure.

An bere artan yaioak, iru seme bazittun.

Iru seme zarrenak asteasuarrak zittun Mariak.

Gero, trenbidetako denboran etorri zen onera famili ori, Jose emengo trenbidetan lanean asi zenen.

Onera etorri, ta ortxe bizittu zien, oaiñ Kordaungoak bizi dien ortan, Zabaloneko atzekalde ortan; Silvan Etxea esaten zaio orreri oanddik.

Or izandu zittuen beste seme alabak.

Bi alaba ta bost anai zien orik.

Iru zarrenak Asteasun yaioak, eta beste lau emen Leitzen yaioak.

Zarrena Pello, Pello Errotan besotakoa; biarrena Miel; iruarrena Adelina 4 Avelina dator, baina etxean eta herrian beti Adelina deitu diote.;

lauarrena Anttonio; boskarrena Periko; seiarrena Joxe; ta gaztena, Anttoni, Razkiñen andrea.

Orik die Marian seme alabak.

Silvatarrak; ezker eskuin: Avelina, Pello, Anttonio, Miel, Periko, Joxe Pastelero, Anttoni Razkiñena.

Aurrean: ama, Maria Elizegi, Pello Errota bertsolariaren alaba, eta aita José Silva, zamorarra. (1934)

Gerran ibillie zen Joxe; Pastelero esaten zioan.

Gero, trenbidetan guardafreno ibiltzen zien Joxe ta Anttonio, bi anaiek.

Or, Andoaindik goraxegoan, Bertxingo ortan, deskarrilatu merkantzie, ta bik elbarrittute geldittu zien.

Anttonio izautu ziñun zeorrek nola ibiltzen zen urgunke bere bastonakin.

Beste anaie Joxek berriz bizkarrezurre autsi zun, ta besoa moztu; eondu zen illabaten baten edo bizik, beño il zen belaxe.

Miel berriz, emendik Andoaiñe yoatekotan zebillen ordun, da yoateko aurreko eunetan ementxe trastek prestatu, astelenen lanera yoan, telle fafriken aitzen baitzen ori Andoaiñen ta azpitik lurre yaten ai zela, gañetik mendie erori te azpin arrapatu zun 5 Ikus kontu gehiago Yoantzarko kontuen sailean.

Beste anaie, oraiñ ill berrie due, zarrena, Pello.

INAZIO ALFARO, MARIA SILVANA TA AISOARRA

Maria Silvan ori, mataderoan txekorren tripak garbitzen aitzen uen 6 Hika hasten da hemen Joanjoxe. Askorekin gertatu zait: zuka hasi, eta gero nerekiko konfiantza hartzean, hika hitzegitera pasa izana.

Joxe Fermiñ Lizarraga zenak asten txekor bat iltzen zien, ta tripa garbitze aldera Mariari ematten zeioan librutokie, estamokoa, ta olakoak.